Datorren ekintzak

Bertsoz gidatutako solasaldia: EUSKARA OHOLTZATIK AT | Fermin Muguruza, Galder Izagirre eta Manu Goiogana

Data: 
Asteazkena, Otsaila 6, 2019 - 19:00 -tik Osteguna, Otsaila 7, 2019 - 18:55 -ra
Non: 
Hondarribiko Kultur Etxeko Areto Nagusia

Hondarribiko Blagan euskara elkarteak antolatuta, bertsoz gidatutako solasaldia izango da hurrengo asteazkenean, otsailaren 6an, 19etan hasita, Hondarribiko Kultur Etxeko Areto Nagusian.

"Euskara Oholtzatik at" da solasaldiaren izena eta Galder Izagirre eta Fermin Muguruza izango dira solasean ariko direnak gai horren bueltan, Manu Goioganak bertsoz proposatutako hari-muturrei tiraka.

Hitzaldia: Herri Maputxearen egungo egoera

Data: 
Osteguna, Urtarrila 31, 2019 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Cartel de la charlaMaputxeak herri amerindiarra da (Mapu hitzak lurra esan nahi du eta txe, jendea; lurreko jendea). Txileren erdialdean eta hegoaldean, eta Argentinaren Hegoaldean dute jatorria.
Txileko eta Argentinako estatuek lurrak kendu zizkion maputxe herriari. Diktaduraren eta Kontzertazio gobernuen garaitik mende bat pasa denean, eredu neoliberala eta basoaren industria, hidroelektrikoak eta meatzaritza hasi eta zabaltzen ari direla, oraindik jarraitzen dute harrapaketak egiten maputxeen herrialdean.

Hirugarren asanblada irekia M8-rako

Data: 
Asteazkena, Urtarrila 30, 2019 - 17:00 -tik Osteguna, Urtarrila 31, 2019 - 16:55 -ra
Non: 
Santiago Auzo Elkartea, Santiago Kalea 51. Irun
Antolatzen du : 
M8 Irungo Feminista Asanblada

III Asamblea abiertaDatorren urtarrilaren 30an Iruneko Batzar Feministak deitu duen lehenengo batzarra egingo da M8-ak prestatzeko. Gogoan izan biltzarra ez dela mistoa.

Urtarrilaren 28 Manifestazioa Irunen

Data: 
Astelehena, Urtarrila 28, 2019 - 12:00 -tik Asteartea, Urtarrila 29, 2019 - 11:55 -ra
Non: 
San Juna Plaza
Antolatzen du : 
Txingudiko pentsionisten Mugimenduak

Manifestación pensionistasDatorren astelehenean, Urtarrilaren28a, eguerdiko 12tan, San Juan Plazan izango den manifestaziorako, Txingudiko pentsionisten Mugimenduak dei bat luzatzen die hiritar orori. Manifestazioa, San Juan Plazatik irtengo da eta Kolon pasealekua, Luis Mariano atzeko aldea, Aldapeta kalea, Kolon pasealekua zeharkatu ondoren,, San Juan plazan amaituko da.