Bertsoz gidatutako solasaldia: EUSKARA OHOLTZATIK AT | Fermin Muguruza, Galder Izagirre eta Manu Goiogana

Non: 
Hondarribiko Kultur Etxeko Areto Nagusia
Data: 
Asteazkena, Otsaila 6, 2019 - 19:00

Hondarribiko Blagan euskara elkarteak antolatuta, bertsoz gidatutako solasaldia izango da hurrengo asteazkenean, otsailaren 6an, 19etan hasita, Hondarribiko Kultur Etxeko Areto Nagusian.

"Euskara Oholtzatik at" da solasaldiaren izena eta Galder Izagirre eta Fermin Muguruza izango dira solasean ariko direnak gai horren bueltan, Manu Goioganak bertsoz proposatutako hari-muturrei tiraka.

Neguko asteazken batetarako plan aproposa, inondik ere!

Bertan elkar ikusiko dugulakoan,

Irunabar  (Irungo Bertsoaren Bilgunea)

Etiquetak: