“Bertsotan faxismoari aurre” bertso emanaldi gidatua
Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak “Bertsotan faxismoari aurre” bertso emanaldi gidatua antolatu du.
- Gehiago irakurri“Bertsotan faxismoari aurre” bertso emanaldi gidatua -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko

Datorren astelehenean, Azaroak 26, eguerdiko 12tan, San Juan Plazan izango den manifestaziorako, Txingudiko pentsionisten Mugimenduak dei bat luzatzen die hiritar orori.
Emeki.- Datorren iganderako, hilak 25, 19:00etan, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Hondarribiko Udalaren laguntzaz, Berta Gaztelumendik zuzendutako "Volar" pelikula- dokumentalaren proiekzioa antolatu dugu. Berthak berak aurkestuko du pelikula, ondoren hitzaldi-solasaldia ospatuko da.
Urtero bezala, izango ditugu gure pailazo dibertigarrienak: Pirritx, Porrotx eta Marimototx. Aurtengo emankizuna “Musua”.
Bidasoa aldeko Mugimendu Feministak irundar guztiak animatzen ditu indarkeria matxistaren biktimen alde egingo den omenaldian parte hartzera, azaroaren 25 an, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunean. Omenaldia Colon ibilbidean egingo da Zabaltza plazaren eta Gipuzkoa hiribidearen arteko tartean, eguraldia lagun izanez gero; beztela, Zabaltza plazan.