Amnistiaren aldeko manifestazio nazionala larunbata hontan, hilak 24, Bilbon
Hain zuzen ere horregatik aldarrikatzen dugu amnistia errepresaliatu politikoentzat: gudariak direlako. Abestiak dioen moduan, “ez dugu beldurrik, ez dugu lotsarik nor garen, zer garen aitortzeko”.

EUSKAL HERRIA, ATERPE LURRA
Sortu.- Ostiral honetan, Irungo SOLASGUNEA martxan jarriko dugu. Ezker abertzaleko onarri sozialeko kideak elkartu, eta bai Irungo zein Euskal Herri mailako koiunturaz eta aurrera begirako taktika eta estrategiaz eztabaidatzeko espazioa izango da Solasgunea. Hausnartzeko, hitz egiteko, iritziak bota eta entzuteko, kezkak argitzeko, elkarrekin aurrera ekiteko espazioa da Solasgunea.