Datorren ekintzak

Erakusketa: Amalurraren eskuak (Pino Vicedo)

Data: 
Osteguna, Iraila 20, 2018 - 18:00 -tik Igandea, Urria 28, 2018 - 19:55 -ra
Non: 
Kabigorri

“Amalurraren eskuak” argi-itzalez beteriko bide bat egitera gonbidatzen gaituen erakusketa bat da, beren zainetatik, lurraren bizigarria isuritzen den eta esperientziaz eta eginahalez zailduriko eskuen hizkuntzan mintzatzen gaituena.

Bere autorea, Pino Vicedo artista nafartarrak, gure izaeraren, esperientzien, bildurren eta onberatasunen aztarnak, gure eskuei begira aurkitzera hots egiten du, preziaturiko altxor bat balitz bezela…

Irailak 14, 15 eta 16, Red Comète-ri omenaldia

Data: 
Ostirala, Iraila 14, 2018 - 00:00 -tik Igandea, Iraila 16, 2018 - 23:55 -ra

Urtero, Red Comètek omenaldia antolatzen dio 1941 eta 1945 urte artean izan zen izen bereko isilpeko erakundeari. Erakunde hark, nazien lurraldean erortzen ziren pilotu aliatuak jasotzea zuen helburu, salbatu eta beren lurraldeetara eraman ahal izateko.

Informazio gehiago .pdf-n