Datorren larunbata 25ean hitzordu garrantzitsua dugu Iruñean. Hasiera batean Maravillas Gaztetxetik desalojoaren kontra planteatzen genuen manifestazioa, proiektu autogestionatuen eta aldaketa sozial sakon baten aldekoa izatera pasako da.
Martxoan aurkeztu zuen Zaporeak Proiektuko Bidasoaldeko boluntario taldeak Elkartasun Bonoaren kanpaina. 5.000 bono jarri zituzten salgai eta guztiak saldu dira, kanpaina arrakastatsua izan da oso.
Abuztuak 25ean, datorren larunbatean, egingo dute Elkartasun Bono horien zozketa, orduan jakingo da zein hiru zenbakik eramaten dituzten jokoan dauden hiru sariak:
Moskuko jaietan hainbat eraso matxista eman direla jakin dugu, eta horregatik OSTEGUN HONETAN (abuztuak 23) 19:00-etan eraso hauek salatzeko eta sufritu dituzten emakumeei elkartasuna eta babesa adierazteko KONTZENTRAZIOA egitera deitzen dugu Moskuko plazan.
