Datorren ekintzak

Eredu ekonomiko berri baten bila! jardunaldiak: Ekonomia sozial erladatzailea Bidasoan

Data: 
Larunbata, Maiatza 12, 2018 - 10:30
Non: 
Palmera Montero gunea

Lakaxita Koop ESE sustatzeko lakaxitako espaziotik, urte batzuk daramatzagu Ekonomia eredu berria baten alde lanean, praktika, teorian eta saretzean. Kapital metaketaren xede auto-finalistatik harago, bizitza eko-soziala erdigunean jarriko duen eredu bat eraikitzen. BIde honetan, guretzat garrantzia berezia duen jardunaldiak egingo ditugu larunbat honetan, M-12, 10:30tan Palmera Montero gunean

Larunbat honetan Irungo herri galdeketaren galdera adostuko da

Data: 
Larunbata, Maiatza 12, 2018 - 10:15
Non: 
Palmera Montero Gunea

Otsailaren 17an Hartu Hitza elkarteak prestatutako prozesua publiko egin eta dena martxan jarri zuenetik abiadura bizian gertatzen ari da dena. Horren seinale sinadura bilketa izan da, behar ziren 3000 sinadurak lortu eta momentu honetan, 800 sinadura gehiago lortu dituzte. Hartu Hitzatik prozesu honetan parte hartu eta babesa eskeini duten pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkiete egindako esfortzuarengatik.