"Elitxu" auzo elkartearen ohiko batzar orokorra

- Gehiago irakurri"Elitxu" auzo elkartearen ohiko batzar orokorra -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

Igandean, apirilak 15, "herrien erabakitze eskubidearen alde, Kataluniarekin elkartasuna" lemapean mobilizazio berria izango da Irunen. Mobilizazioa 11:00etan izango da San Juan enparantzan. Honako taldeek babesa adierazio diotelarik: ELA, LAB, ABOTSANITZ, AHAL DUGU-PODEMOS, BILDU, EAJ-PNV, GURE ESKU DAGO eta HENDAIAKO KATALUNIAREKIKO ELKARTASUN TALDEA.
Mobilizazioaren irakurketa:
Pentsio duinak: guztion artean babestu behar dugun oinarrizko eskubidea
Pentsioen arazoa honako hauei eragiten die: pentsiodunak, langileak, emakumeak, gazteak....
Egungo pentsiodunoi gero eta erosahalmen gehiago galtzen ari garelako.
Pertsona askok ezin dute bizitza duin eraman kobratzen dituzten pentsio eskasekin.
Badator apirileko Kabigorriko bertso gaua!. Ostegun honetan izango da, apirilaren 12an, Kabigorri Ateneoan, nola ez.
Saioa 19:30ean hasiko da. Bertan Iñigo Mantzisidor “Mantxi” zarauztarra, Miren Artetxe hendaiarra, Nerea Elustondo legazpiarra, Xabi Maia baztandarra eta Iñigo Ugarte irundarra ariko dira bertsotan, Zuhaitz Olazabal eta Egoitz Zelaia Irunabarreko kideek ondutako gaiekin.
