Datorren ekintzak

Bertso-afaria otsailaren 3an Hazian

Data: 
Larunbata, Otsaila 3, 2018 - 20:30
Non: 
Hazia

Kabigorriko otsaileko saioa ate-joka dugun honetan, oraingoan bertso-afari baten berri ematera gatozkizue.

Izan ere, Ikasle Abertzaleak-ek antolatuta bertso afaria izango baita otsailaren 3an, Irungo Hazia Elkartean. Irati Alcantarilla, Igauri Lopetegi eta Manu Goiogana ariko dira kantuan, eta afaria 20:30ean hasiko da.

Irungo Gure Esku Dago dinamikaren batzarra

Data: 
Larunbata, Otsaila 3, 2018 - 11:00 -tik Igandea, Otsaila 4, 2018 - 10:55 -ra
Non: 
Amaia Kultur Zentroko Areto Txikia

Batzar honek bi helburu garrantzitsu izango ditu:

1- GURE ESKU DAGO MUGIMENDUAK 2018. URTERAKO ZEHAZTU DITUEN ERRONKAK ZUEKIN ELKAR TRUKATZEA:

     - Herritarron itunaren lanketa

     - Ekainaren 10an giza kate erraldoia Donostia-Bilbo-Gasteiz lotuz eta Iruñean ere.

     - Galdeketak hirietan...

Otsailak 1ean, ostegunarekin, bertso gaua Kabigorrin

Data: 
Osteguna, Otsaila 1, 2018 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Datorren ostegunean, otsailak 1, izango da Kabigorriko otsaileko bertso gaua.

Bertan, Manex Agirre aramaioarra, Xabier Sukia oriotarra, Maider Arregi oñatiarra eta Egoitz Zelaia hendaiarra ariko dira bertsotan, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" oiartzuarraren esanetara. Bertso jarrien ardura Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"-k berak hartuko du.

Pentsiodunen deialdia urtarrilak 29, astelehenerako pentsioen erosteko ahalmenaren alde

Data: 
Astelehena, Urtarrila 29, 2018 - 12:00 -tik Asteartea, Urtarrila 30, 2018 - 11:55 -ra
Non: 
San Juan Plaza

Sare sozialetik egindako deialdiek, Irungo San Juan Plazan urtarrilak 15 eta 22ko elkarretaratzeak egiteko aukera eman zuten. Bailarako pentsiodun talde bat, gaur urtarrilak 24ean elkartu eta zera diogu: Irungo San Juan Plazan, Udalaren aurrean, urtarrilak 29an, goizeko 12etan egingo den deialdi berria babesten dugula. Gure pentsioen erosteko ahalmenaren alde.