Datorren ekintzak

Olentzero datorren igandean helduko da Olaberriara

Data: 
Igandea, Abendua 24, 2017 - 18:30
Non: 
Perujaran kalea, 1
Antolatzen du : 
Olaberriako Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkartea

Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkarteak Olentzeroren etorrera antolatu du beste urte batez Olaberria auzora. Datorren igandean, abenduaren 24ean, gure ikazkin kutuna Arrillarango zelaietatik jaitsiko da bere astoarekin, opariz betetako bere gurdiarekin eta lastargiekin ibilbidea argiztatuko dion auzokide talde batekin.

Perujarango etxeetako arkupeetan umeak egongo dira bere zain, beraien gutunak eman eta argazkiak ateratzeko.

Kontzertua: SKOLA MUSIK

Data: 
Igandea, Abendua 17, 2017 - 19:00 -tik Astelehena, Abendua 18, 2017 - 18:55 -ra
Non: 
Kabigorri

Kontzertutxo bat eskeiniko du Skola Musik-ek Irungo Kabigorrin bere ikasle eta irakasleekin.

Iaz egin zen bezala haurten ere formato txikian izango da kontzertua. Ahots, gitarra eta pianoz osaturiko bikote eta taldeak izango dira bertan.