Datorren ekintzak

"Karmen Etxalarkoa" pastorala Elizondon

Data: 
Igandea, Azaroa 5, 2017 - 15:30
Non: 
Elizondoko Baztan Pilotalekua

"Karmen Etxalarkoa" pastorala Gerardo Mungiak idatzia da eta Pantxika Urrutyk zuzenduta errejentsa bezala. Partehartzaileka, Etxalartarrak eta Baztandarra dira gehienak.

Herri antzerki motan egina da ikuskizuna, "Pastoala" deitzen dena, non "Karmen" (Etxalarkoa) andere haundiaren historioa kontatzen diguten eta nola "D. Jose de Lizarrabengoa" erortzen den bere maitasunaren garretan, Prosper Merimee idazleak bere nobelan jarri bezala.

Hitzaldia: Feminismo Islámico

Data: 
Osteguna, Azaroa 2, 2017 - 19:30
Non: 
kabigorri

M. Laure Rodríguezek Feminismo eta Islamez hitz egingo digu. "Falsos mitos de la mujer en el islam" lanarekin Laure  Rodriguezek islam eta emakumeen arteko sortutako estereotipo eta aurreiritziak desmontatu nahi du, kasu errealen bidez.

Laure Rodriguezi egindako elkarrizketa ugari daude interneten haietako batzuei lotura jartzen dizkizuegu hemen:

"Garraio Publikoa hobetzeko proposamen eta estrategia alternatiboak" gaiari buruzko mahai ingurua

Data: 
Asteartea, Urria 31, 2017 - 19:00 -tik Asteazkena, Azaroa 1, 2017 - 18:55 -ra
Non: 
Koldo Mitxelena

Donostian Metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimenduak antolatuta, “Garraio publikoa hobetzeko proposamen eta estrategia alternatiboak” gaiari buruz mahai ingurua egingo da bihar  asteartean, arratsaldeko 7etan Koldo Mitxelenan.  

Hizlariak honako hauek izango dira:

Badator LABen ekimen ibiltaria Hondarribira!

Data: 
Asteartea, Urria 31, 2017 - 17:30
Non: 
Hondarribiko San Pedro kalea

Urriaren 31an 17:30 LABen ekimen ibiltaria San Pedro kalera iritsiko da.

Antolatu ditugunen artean honakoak aurkituko dituzue:

 - 17:30ean Lanpostu prekarietateari eta bide batez Zaldunborda proiektuari buruzko solasaldia.

 - 18:30eanGazteak eta etxebizitza, ze alternatiba?

 - 19:30ean Bukatzeko, musika izango dugu eta baita pintxo poteoa ere.