Manifestazioa: Oreretako 4ak askatu!
Lau hilabete baina gehiago igaro dira gure herriko lau gazte Iruñean atxilotuak izan zirenetik, Euskal Herrian nahiz estatu mailan emandako errepresio kasuak salatzeko bete zen manifestazioan, “Errepresioari Autodefentsa” lelopean. Horietako hiru, Asier, Endika eta Ruben, behin-behineko espetxe zigorra betetzen ari dira Iruñeako kartzelan, terrorismoaren akusaziopean, eta edozein unetan Madrilera eraman ditzakete.
- Gehiago irakurriManifestazioa: Oreretako 4ak askatu! -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

19 asteazkena
“Mugako oroitzapenak” erakusketa eskainiko du Bidasoko Interpretazio Zentroak. Argazki historikoen erakusketa da, mugaz gaindiko bizitzaren aro ezberdinak erakusten dituena, nazioarteko zubietan, Bidasoa ibaian eta Txingudiko badian zehar. Asteartetik, uztailaren 18tik, irailaren 30era arte ikusi ahal izango da.
"IRUN ETA IRUNGO JENDEA". Horixe da Kabigorri Ateneoak bere egoitzan (Peña karrikako 1. zenbakian) aurkeztuko duen erakusketaren izenburua: atzera begirako 50 bat argazki, José Mari Castillo argazkizaleak lagatakoak, duela hainbat urte egungo Irun itxuratu zuten eraikin, kale, fabrika eta langileen irudiak ageri dituztenak.
13, osteguna