Kontzentrazioa: Zaldunbordako astakeriari EZ!!

- Gehiago irakurriKontzentrazioa: Zaldunbordako astakeriari EZ!! -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko


Satorralaia bizilagunen mugimenduak antolatuta, “Metroaren Pasantea eta hiri-eredua Donostian” gaiari buruzko mahai ingurua egingo da maiatzak 24 asteazkenenean, arratsaldeko 7etan Koldo Mitxelena kulturunean. Hizlariak izango dira:
-Andeka Larrea (hiri-eraldaketa prozesuen azterlaria)
-Andoni Egia (Geografoa eta Tokiko Garapen agentea)
Irungo EH Bildu.- Hilaren 24an, asteazkena, hitzaldi interesgarri bat antolatu dugu udal energia agentziaren beharra agerian uzteko. Iruñeko udal esperientzaren berri izango dugu.
Hitzaldia Palmera-Montero zentroan izango da arratsaldeko 19:00etan, eta oso interesgarria iruditzen zaigu gaiaz pixka bat janzteko.
Gure Esku Dago Irun erabakitzearen eskubidea aldarrikatzeko beste ekitaldi erakargarri eta ikusgarri bat egitera doa. Irungo kokapena aparta da herrialde ezberdinen artean zubi lana egiteko, Nafarroa, Lapurdi eta Gipuzkoa lotzeko, alegia. Helburu horrekin eta Irungo hainbat motozalerekin elkar lanaz sortu da: Erabakitzeko eskubidearen aldeko moto irteera.
Maitzaren 21ean egingo da Bidasoako bi aldeak lotzeko MOTO FESTA hau.