Astelehenean erraustegiaren aurkako elkarrateratzea Hondarribian
Datorren astelehenean, hilak 8, arratsaldeko 19:00etan, Hondarribiko Damarri Plazan (Alameda) erraustegiaren aurkako elkarrateratzea egingo dugu.
Datorren astelehenean, hilak 8, arratsaldeko 19:00etan, Hondarribiko Damarri Plazan (Alameda) erraustegiaren aurkako elkarrateratzea egingo dugu.
Txartelak 20€tan Hazian salgai
Bechdel Zine Kluba bueltan da!!. Ostiral honetan Peter Weitzen 'Grandma' filma proiektatuko dugu, familia bereko emakumezko hiru generazio desberdinen erretratua eta amatasunarekiko harremana islatzen duen pelikula. Dibertigarria, sakona eta interesgarria da. Ez galdu!
Ostegun honetan izango da ikasturteko azken-aurreko bertso-gaua. Bertan Andoni Zelaia, Juan Mari Lopez, Manolo Arozena eta Iñaki Zelaia bertsolariak kantuan aditzeko aukera edukiko dugu. Lau bertsolariei gaiak jartzen eta saio aurkezten, aldiz, Urko Casado ariko da, Txingudiko bertso-eskolako kide astigartarra. Bat-bateko saio aurreko bertso-jarriak Egoitz Zelaiaren eskutik helduko zaizkigu.
19:30etatik aurrera izango da saioa.