Datorren ekintzak

Tailerra Lakaxitan: Altzariak zahar berritzeko trebeziak partekatuz

Data: 
Asteartea, Azaroa 29, 2016 - 17:30
Non: 
Lakaxita

Datorren Azaroak 29a, arratsaldeko 17:30tatik aurrera Emaus-ekin batera antolaturiko tailer gozatzen ikasteko aukera edukiko dugu. Altzarien berreskurapenerako ditugun jakintzak partekatuko ditugu, eta elkarrengandik ikasiz desberdinen arteko, elkar-lan eta konfiantza harremanak eraikiko ditugu.

Pelota finala PORRA (Irungo Ernairen alde)

Data: 
Igandea, Azaroa 27, 2016 - 17:00 -tik Astelehena, Azaroa 28, 2016 - 16:55 -ra
Non: 
Hazia Kultur Elkartea
Antolatzen du : 
Irun Ernai

Pelota finala PORRA (Irungo Ernairen alde). Azaroak 27 bitarte.

Aste honetan zehar ta finala hasi bitartean aukera izango duzue zuen gustuko pilotariaren alde apostua egiteko. Apostu bakoitzaren balioa 1€ izango da eta irabazleak pilatutako botearen erdia eramango du. ANIMATU!!!

Non: Hazia Kultur Elkartean

Anje Duhalde Urruñan hilaren 27an

Data: 
Igandea, Azaroa 27, 2016 - 16:00 -tik Astelehena, Azaroa 28, 2016 - 15:55 -ra
Non: 
Urruña

Urtero bezala, Urruñako ikastola eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioaren aldeko kantaldi bat antolatua da azaroaren 27an, igandez, arratsaldeko 4etatik landa.

Kantu nahasketa bat karraskan lantzen ari dira kolegioko ikasle batzu, lehen partean abesteko helburuarekin.

Zuen laguntza eta artisau / entrepresen laguntzari esker, dirua irabazten da bi ikastegietako, proiektuak  bultzatzeko eta materiala finantzatzeko.