Erromeria Auntxa Trikitixa Eskolaren eskutik
Irunabar.- Udako beroak ito behar gaituen honetan, proposamen berezi bezain polit batekin gatozkizu: Auntxa Trikitixa Eskolak Erromeria antolatu du datorren larunbaterako (uztailak 23). Auntxako trikitilari eta pandero-joleek Ola sagardotegira hurbiltzen direnak alaituko dituzte euren kantuekin 18:30etik 20:30era lehenik eta 22:30etik aurrera ondoren.
- Gehiago irakurriErromeria Auntxa Trikitixa Eskolaren eskutik -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko


Donostian metroa gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimenduak antolaturik, Alemaniako STUTTGART XXI mugimenduko kideek hitzaldia emango dute uztailak 19 asteartean, arratsaldeko 7etan Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean.
“Tren Txikito” izenaz ezaguna den Bidasoko Trenbidearen inaugurazioaren Mendeurrena dela eta, Peña Kaleko 1ean kokatutako Kabigorri Ateneoan uda osoan ikusi ahalko den erakusketa bat eskainiko da uztailaren 14tik irailaren 10a arte, ostegunetik larunbatera, arratsaldeko 7etatik aurrera.
Txingudi Anti Sexistatik Irun eta Hondarribiako herritarrei deia luzatu nahi diegu, astelehenean 11a, arratsaldeko 19.30tan Irungo Zabaltza plazan gertatutakoarengatik egingo dugun elkarretaratzera.