Txanpi eta Emilio aske! Manifestazioa, Urtarrilak 30, larunbata
Txanpi eta Emilio Aske! Irun eta Hondarribiako Herri Ekimena- Arrazoi politikoak direla medio otsailaren hasieran bi irundar gartzeleratuak izango dira. Txanpi Harokarene eta Emilio Castillo (egun Hondarribiako bizilaguna) 2006an atxilotuak eta gartzeleratuak izan ziren Faisan auziaren arira eta ia 10 urte beranduago Espainiako Auzitegi Gorenak falta zaien zigorra gartzelan betetzeko agindua eman du: 13 hilabete Txanpik eta 11 Emiliok.

Kasernarat taldeak bere ibilbidea amaituko du, urtarrilaren 29an, Irungo Hazia Kultur Elkartean. 21:00etan hasiko da kontzertua eta sarrera doan izango da.

Podemoseko diputatu eta Gizarte Zibilarekiko Harremanetako idazkari Rafael Mayoralek Gizarte Larrialdiariko 25 Legearen proposamena aurkeztuko du asteazkenean, 19:00etan, Amaia Kultur Zentroko hitzaldi-aretoan.