#LibreIrun. Libre eguna Irunen
- Gehiago irakurri#LibreIrun. Libre eguna Irunen -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano
Hilak 12, Irungo EH BILDU taldeak aurrekontuei buruz hitzaldia antolatu du.
Pasadan hilabetean hasi genuen hitzaldi saioen bigarren emanaldia izango dugula.
Hizlariak Mertxe Tranche, Maggie Bullen eta Xabier Kerexeta izango dira.
Jarduera hau Bake ituna proiektuarekin batera antolatu den erakusketa ibiltariarekin erlazioan dago.
Hiru hitzaldi hauek ahotsa jarriko die Bake ituna proiektuarekin batera, Irun,Tolosa eta Bergaran, 1808-1813: Inbasio napoleonikoak izenburuarekin, aurkezten ari diren erakusketa ibiltariei.

Abenduaren 8a Alferrikako Azpiegitura eta Proiektu Handi Inposatuen aurkako eguna dugu eta Durangoko Azokan, elkarretaratzea burutuko da goizeko 12:30ean. Bertan, Euskal Herriko hainbat megaproiekturen aurkako taldeak zein hauen aurka dagoen oro bilduko gara, non, arazo ugari ditugun amankomunean:
Proiektu horiek kokatzen diren lurraldeetan, ingurumen, sozio-ekonomia eta gizartearen ikuspuntutik hondamendia besterik ez dakarte: natura inguruneen eta nekazal lurren suntsidura, ingurunearen kalte eta narriadura dakartzaten lerroak, herritarrengan eragin kaltegarriak sortuko dituztenak.