Datorren ekintzak

Antxetako programazioaren aurkezpen bestatxoa azaroaren 7an

Data: 
Astelehena, Urria 7, 2013 - 19:30
Non: 
Kabigorrin
Antolatzen du : 
Antxeta Irratia

programazioaAntxeta Irratiak aurtengo programazioaren aurkezpena eginen du azaroaren 7an, Irungo Kabigorri tabernan, 19:30etan.

Bertso saio baten bueltan, irratiko laguntzaile guztiak batzea da gure asmoa.

Asko zarete egunerokoan, bestelako komunikazio eta komunikabideen alde lan egiten duzuenak, eta hori bera ospatzea da xedea.

XI. puzzle-txapelketa, Familia artekoa edo Taldekoa

Data: 
Igandea, Urria 6, 2013 - 10:30 -tik Astelehena, Urria 7, 2013 - 13:55 -ra
Non: 
Palmera-Montero auzoan, Zura Jatetxearen aurrean
Antolatzen du : 
Santiagoko Deabruak

logotipo

Gutxienez, bi lagunez eta gehienez, lau lagunez osatutako familiek eta taldeek parte hartu ahal izanen dute. Derrigorrezkoa da partaideetako bat gutxienez 14 urtekoa edo gazteagoa izatea.

Familiako edo taldeko 10 €-ko inskripzioa txapelketaren egunean ordainduko da.

Nahi dizuegu izena eman parte hartu nahi duzuen guztioi jakinarazi nahi dizuegu izena eman dezakezuela 648 02 85 90 telefonora deituz edo santiagoko.deabruak@gmail.com helbidearen bitartez.

Tantaz tanta, euskal presoen eskubideen alde. Tantaz tanta, konponbidearen alde

Data: 
Larunbata, Urria 5, 2013 - 17:30
Non: 
La Casilla, Bilbon
Antolatzen du : 
Ikusi komunikatua

cartel

Prentsaurreko honetan agertzen garen alderdi politiko, sindikatu eta erakunde sozialok iritzi publikoari helarazi nahi diogu Herrira herri-mugimenduaren aurka egindako operazioari buruzko iritzi bateratua, batetik, eta gertakari hori dela-eta elkarrekin emango dugun erantzunaren berri, bestetik.

Hasteko aipatu beharra daukagu hemen bildutako erakundeok Herrirarekin normaltasunez ditugula harremanak, eta horri eutsi egingo diogula. Asko partekatu izan dugu, elkarrekin lan egin dugu eta gure artean erakundeen zein pertsonen arteko harremanak daude. Erakunde horretako hainbeste militante eta arduradun atxilotu izanak nahigabea eta haserrea eragiten digu. Horregatik, edozer baino lehenago, atxilotuekiko eta hauen senideekiko elkartasuna adierazi nahi dugu. Halaber, ez dugu ezkutatu nahi beldur garela azken orduotan egoitza polizialean jaso dezaketen tratua medio.

2. Eskuko Merkatua

Data: 
Larunbata, Urria 5, 2013 - 10:00 -tik Igandea, Urria 6, 2013 - 13:55 -ra
Non: 
Zabalza Plaza

logoLarunbata honetan, urriak 5, Irungo Zabaltza plazan ospatuko den Bigarren Eskuko Merkatuan izango gara gure salmenta-postuan. StopKaleratzeei Bidasoako plataformako kideak izanik, merkatuan lortutako diru guztia Stoperako izango da. StopKaleratzeeiBidasoa plataformari lagundu nahi badiozue, etxean soberan dituzun gauzak (egoera onean) ekar ditzakezu merkatuaren irekiera baino ordu bat lehenago edo bestela salmentan dagoena erosi.

Landetxako 20. Aste Kulturala

Data: 
Ostirala, Urria 4, 2013 - 19:30 -tik Asteazkena, Urria 9, 2013 - 23:30 -ra
Non: 
Landetxan
Antolatzen du : 
Landetxako Auzo Elkartea

cartel

Gaurko egunean Landetxa Auzo Elkarteak bereziki ASTE KULTURAlaren berri eman nahi du. Aurtengo urtean 20. ASTE KULTURALA ospatzen baitugu urriaren 4tik 19 ra.

Aurtengo urtean bereziki AUZOLANAREN KULTURA jorratuko dugu, bakoitzak bestearen alde egindako lana azpimarratu, elkartasun jarrerak sustatu eta auzoa guztion artean egiten dugun bizitokia dela gogoratzea da gure asmoa. Horregatik, ohikoa denez, aste kulturala auzo elkarteko kideek boluntarioki antolatzeaz gain, auzoko elkarte eta pertsona askoren laguntza izan dugueta hori eskertzen hasi nahi dugu prentsaurrekoa.

Esan bezala egitaraua zabala da eta 3 asteburutan luzatzen da.