Moskuko Jaiak
- Gehiago irakurriMoskuko Jaiak -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano
Datorren larunbatean, abuztuak 10, ESAITek urtero uda sasoian antolatzen duen Euskal selekzioen ofizialtasunaren aldeko mendi martxa Irunera iristen da. Aurtengo edizioa 13. dugu eta Lanestosan (Bizkaian) hasi eta Irunen amaitzen da.
Hainbat herri, bailara igaro ondoren eta bertako herritarren babesa eta auspoa jaso ondoren, Irunera iritsiko dira abuztuaren 10ean. Irunen ere, harrera beroa egin nahi diote Mendi Martxari eta jai giroan eman nahi diote amaiera aurtengo edizioari.
Txirrindula martxa bat iritsiko da Iruna uztailaren 30ean eta horren harira Bidasoa Txingudiko eragilei zein norbanakoei ekimenarekin bat egiteko gonbidapena luzatu nahi dizuegu. Mugitu! Mugimenduak, “Lurraren alde mugitu eta eragin” lelopean antolatu du bost egunez Altsasutik Donostiara joango den AHTren aurkako txirrindula martxa.
Hainbat eragilek Abiadura Handiko Trenarekiko beraien gaitzespena erakutsi zuten ekainean Irunen eman zuten prentsaurrekoan. Bertan Bidasoaldeko Oarsoaldeko eta Donostialdeko AHTren aurkako kideek Espainako Sustapen Ministerioak zonalde honetarako iragarri duen AHTren trazaketa berria gogor salatu zuten.