Kartzela erreketa

- Gehiago irakurriKartzela erreketa -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

Elkartasun kontzertua izango da larunbatean Irungo Lakaxita gaztetxean. Aitor Pérez eta Nevyanak, Aia haurraren jaiotzean izan dituzten zailtasunei aurre egiteko dirua biltzea izango du helburu. AIAROCK festibalean Apurturekin harremana izan duten hainbat taldek joko dute: Kasernarat hirukote akustikoa Irun eta Oreretatik, Arny et les Chachiz Baionatik, Fraktura Hendaiatik, Malos Tiempos Donostiatik eta Odio eta Basura historikoak Oreretatik. 14:30etan bazkaria egingo da gaztetxean bertan eta kontzertuak 17:00etan hasiko dira. Bazkariaren eta kontzertuen prezioa bost eurokoa izango da eta soilik kontzertuak ikusi nahi dituenak borondatea ordaindu ahal izango du.
Landetxako auzo elkarteak datorren ostegunean, ekainak 20-an burutuko duen prentsaurrekora gonbidatu nahi zaituztegu, goizeko 10:30tan Andrearriagako kaletik Aranibarreko zubia igaro ondoren dagoen Landetxako tren geltokian egingo duguna.
Prentsaurreko honen helburua sarrera honek duen egoera txarra salatzea da: ranpa egoera oso txarrean dago, pertsonentzako benetako arriskua, pertsona nagusi eta mugitzeko zailtasunak dituztentzat zaila da bertatik igarotzea;… eta azken urteotan eman ditugun pausuak azaldu nahi ditugu eta bide batez, salaketa burutu.
Gure esku dago herri ekimena da, eta bi printzipioak ditu: aniztasuna eta askotarikotasuna. Hiru ideiatatik abiatzen da: nazio bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu eta etorkizuna gure eskuetan dago.
Irunen, hilak 15, larunbatarekin, 19:00tan izango da aurkezpena EKT elkartean eta bertan parte hartuko du Txente Rekondok, nazioarteko politikan aditua.