Datorren ekintzak

Euskararen astea eta "euskarak saria du" zozketa auzoan

Data: 
Larunbata, Azaroa 26, 2022 - 00:00 -tik Larunbata, Abendua 3, 2022 - 23:55 -ra
Non: 
Larreaundi auzoa
Antolatzen du : 
Larreaundi-Olaberria auzo elkartea

kartela

Larreaundi-Olaberria auzo elkartea.- Euskarak 365 egun dituen arren bi aste berezi ditugu orain, hori horrela izan dadin lanketa egiteko. Bai Euskaraldia hasia da! Borondateak biltzeko egunak, euskaldunon eskubideak mahai gainean jartzeko, euskararekiko begirunea sustatzeko eta batez ere...

Azaroaren 25ean mobilizazioa antolatu du Itaiak Irunen

Data: 
Ostirala, Azaroa 25, 2022 - 19:00
Non: 
Mosku


Aurten ere mobilizazioak prestatu ditu Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak azaroaren 25erako, Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunerako, "Indarkeria matxistari aurre egiteko sozialismoa eraiki" aldarri modura hartuta. Hain zuzen, Euskal Herriko 29 herritan deitu dute mobilizatzera Itaiako kideek. Irunen ere mobilizazioa antolatu du Itaiak, 19:00etan Moskun.

Liburuaren aurkezpena: "El coraje sin recompensa - Nicolás Guerendiain Salaberri (1900-1937)"

Data: 
Ostirala, Azaroa 25, 2022 - 19:00
Non: 
Oiasso Museoa, Irun
Antolatzen du : 
"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarrak

cartel

Nicolás Irunen errotutako familia bateko kide zen aitaren partetik, Gerendiain eta Aginagatarren sendikoa, hain zuzen. Haren aita Irungo lehen alkate errepublikanoa izan zen, baita Aldundiko presidenteorde ere, XIX. mende amaieran. Amaren partetik, Salaberri eta Iturralde familietakoa zen, baztandarrak eta Murilloko markesak, amak erabiltzen zuen titulua, hain zuzen.

Liburu aurkezpena Kabigorrin: La SAPA de los Aperribay, la guerra empieza aquí

Data: 
Osteguna, Azaroa 24, 2022 - 19:30
Non: 
Kabigorri, Peña Kalea, Irun-Mosku

irudiak

Aperribay familia mediatikoki ezaguna da Lehen Mailako futbolarekin duen harremanagatik. Hala ere, esparru politiko, ekonomiko eta enpresarialetan aski ezagunak dira askoz lehenagotik beste arrazoi batzuengatik.