Datorren ekintzak

Hondarribian bizi nahi dugu: Bilera irekia

Data: 
Asteazkena, Azaroa 9, 2022 - 19:00
Non: 
103.gela, Kultur Etxea, Hondarribia
Antolatzen du : 
Abotsanitz

cartel

Abotsanitz.- Hondarribitar askok ez dute Hondarribian bizitzeko aukerarik. Ez da arazo berria, baina urteak joan ahala egoera zuzendu beharrean, okerrera egin du: 1996ko arau subsidiarioetan zehaztutako plangintzaren arabera, hurrengo urteetan Hondarribian 1.354 etxebizitza publiko (babes ofizialekoak edo tasatuak) eraiki behar ziren, eta 921 pribatu.

Dokumentala: Nuestros George Floyd

Data: 
Ostirala, Azaroa 4, 2022 - 19:30
Non: 
Kabigorri, Peña Kalea, Irun
Antolatzen du : 
Kabigorri

cartel

Els nostres George Floyd" Marc Almodóvar eta Ricard Gonzálezek ekoitzitako Televisió de Catalunyako produkzioa da, Kataluniako Generalitateko Kultura Departamentuaren lankidetzarekin.

 "I can't breath" "Ezin dut arnasarik hartu" izan ziren George Floyden azken hitzak, belauna eskuburdinak jarrita zeukan polizia batek itota. Floyd Minneapolisen hil zen, Estatu Batuetan, eta poliziaren basakeriaren ondorioz hil zenean, amorrua eta aldarrikapena piztu zen afroamerikarren artean, beste behin ere "Black lives matter" lelopean.