“Burujabetza ekonomikorik gabe ez dago burujabetza sozialik: gure ekosistema propioak eraikitzeko garaia da”

Non: 
Palmera Montero, Irun
Data: 
Ostirala, Maiatza 23, 2025 - 11:00 -tik 13:00 -ra

Ekosistema burujabeak.jpg

BDSKoop.- Iker Eizaguirre Zufiaurrek Ekosistema Burujabeak lana aurkeztuko du maiatzaren 23an, Irungo Palmera Montero gunean.

Maiatzaren 23an, ostirala, 11:00etatik 13:00etara, Irungo Palmera Montero gunean izango da Bidasoaldeko Ekonomia Sozialeko Foroetako azken saioa. Ekosistema Burujabeen ikuspegitik, tokiko burujabetza ekonomikoa, herrigintzaren berrantolaketa eta aliantza publiko-komunitario kooperatiboak izango dira ardatz. Hiritik At kooperatibako kidea den Iker Eizaguirre Zufiaur izango da saio honetako hizlari nagusia.

“Burujabetza ez da helburu bakarra, baizik eta prozesu kolektibo bat: baliabideen eta erabakien gaineko kontrola berreskuratzeko bidea.” nabarmendu dute Ekosistema Burujabeak. Lurralde burujabetza eraikitzeko mihiztadurak laneko egileek, Euskal Herriko hainbat esperientziaren azterketatik abiatuta.

Lan honek agerian uzten du Euskal Herrian azken hamarkadan garatutako hiru iturri estrategikoren inguruan josten ari direla ekosistema hauek: munizipalismoa, herrigintza eredu berritu bat eta Ekonomia Sozial Eraldatzailea. Praktika horietatik abiatuta, gero eta sendoagoak dira lurraldeetan sortzen ari diren ekosistemak, zeinetan bizitza sostengatzen duten ondasunen gaineko burujabetza berreskuratzeko estrategiak garatzen diren.

Hiritik At kooperatibak egindako azterketa honen bidez, Iker Eizaguirrek geografia ezberdinetan sortzen ari diren ekosistema burujabeen adibideak eta joerak aurkeztuko ditu, eta Bidasoalderako gakoak partekatuko ditu:

  • Aliantza publiko-komunitario-kooperatiboak sustatu, oinarrizko ondasunen kudeaketa burujaberako.
  • Ekonomia sozial eraldatzailea lurraldearen auto-antolakuntzaren zerbitzura jarri.
  • Tokiko gaitasun instituzionalak garatu eta sakondu, erabakimena bertan geratzeko.
  • Herrigintza berritu bat artikulatu, bizitzaren jasangarritasuna erdigunean jarriz.

Hilabetez hilabete, Behatokiko ikerketen eta saio tematikoen bidez, Bidasoaldeko ESE Foroetan ikuspegi anitzak jorratu ditugu. Oraingo honetan, Ekosistema Burujabeak ikerketa-lanaren aurkezpenaz gozatzeko aukera izango dugu. Hitzaldiaren ostean, galderak egiteko eta hausnarketarako tartea izango dugu.

Hizlaria: Iker Eizaguirre Zufiaurre, arkitektu teknikoa eta antropologoa, Hiritik At kooperatibako kidea.

Hizkuntza: Euskara, gaztelerarako momentuko itzulpenarekin.

Informazio gehiago:

Etiquetak: