BDSKoop.- Mundu zirkular batean ekoizpen eredu linealarekin jarraitzea ezinezkoa dela dakigu aspaldi, eta ondorioz, galdera nagusia da: nola egin ekonomia era zirkularrean? Galdera horri erantzun zion aurreko kurtsoan BDSKoop Elkarteko Behatokiko ikerketak, “Ekonomia zirkularra elikadura alorrean Behe Bidasoan” eta agerikoa ematen badu ere, ondorio argi bat da ekoizpen kateko fase guztiak maila lokalean era oso aktiboan eduki ezean ezinezkoa dela gure mundua bizirautea lortuko duen ekonomia aktibatzea. Amanda Santos biologoak Behatokiko azterketa aurkeztuko du Irungo Palmera Montero gunean apirilaren 25ean.
BDSKoop.- Bidasoaldeko ekonomia sozial eta eraldatzailearen garapenerako BDSKoop Polo Kooperatiboak eragin nabarmena eduki du eskualdean azken 5 urteotan.
BDSKoop.- “Irunen zaintza kooperatiba bat eratzekotan langile, erabiltzaile eta udalaren arteko elkar-lana esentzialak izango dira.” ebatzi du BDSKoop elkarteko “Behatoki”-ko azterketak.
BDS KOOP-ERALDAKETA FABRIKA.- Behe Bidasoa eskualdean Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzea, eskualdeko tokiko garapen estrategia Ekonomia Sozial Eraldatzailean kokatzea eta subirautzak bere zentzu zabalean sustatzea dira BDS KOOP-ERALDAKETA FABRIKA-ren helburuak.