BDSKoop.- Bidasoaldeko ekonomia sozial eta eraldatzailearen garapenerako BDSKoop Polo Kooperatiboak eragin nabarmena eduki du eskualdean azken 5 urteotan.
BDSKoop-ek, 2019an sortua eta gaur egun 9 entitate kooperatiboren bilgune den erakundeak, interkooperazioa sustatzen du, bere bazkideen arteko laguntza eta elkarlanaren bidez. Tokiko erakunde publikoekin, komunitatearekin eta ekonomia sareekin lan eginez, 49 proiektu baino gehiago bultzatu dira azken urteetan. Hauek, besteak beste, trantsizio ekologikoa, euskararen erabileraren sustapena, genero-berdintasuna eta parte-hartze soziala indartzen dituzte.
BDSKoop-en Behatokiko azterketak azken bost urteetan Polo Kooperatiboak eskualdean izan duen inpaktua erakusten du. Ikerketan interkooperazioaren eragina, lan-baldintzen hobekuntza eta sareko ekimenek sortutako aukerak aztertzen dira. Orain artean trantsizio ekosozialerako aliantza eta proiektu anitzak sortzeko espazioa edo gune aproposa eraikitzea lortu da. Era berean, eskualdean kooperatiba gehiago eratzeko eszenatoki aproposa ekarri eta sustatu du. Etorkizunera begira, BDSKoop-ek hainbat erronka ditu aurrean. Administrazio publikoekin lotura sendoagoak eraikitzea, ekonomiaren eraldaketa soziala sustatzeko estrategiak hobetzea eta interkooperazioa areagotzea funtsezko ardatzak dira.
Ikerketa osoa behatokia.bdskoop.eus web orrialdean topatu ahalko duzue, eta era berean, Bidasoaldeko Ekonomia Sozialeko Foroetan aurkeztuko da (2. saioa izango da):
- Hizlaria: Alejandro Mencías, Ekonomian Graduatua eta Ekonomia Sozialean berezitua.
- Hizkuntza: Gaztelania
Informazio gehiago: behatokia.bdskoop.eus/polo-kooperatiboak/