Datorren ekintzak

Erakusketa Kabigorrin: "Lekua Irabazten"

Data: 
Ostirala, Urria 11, 2024 - 19:30 -tik Larunbata, Urria 26, 2024 - 22:30 -ra
Non: 
Kabigorri, Peña Kalea, Irun-Mosku

Erakusketa Lekua Irabazten

San Cristobal de las Casasen bihotzean (Chiapas, Mexiko) dago Chiapas Enea, emakumeen eskubideen defentsan aritzen den emakume erakundea. Chiapas Eneak komunitatearen aitortza irabazi du, emakumeen ahalduntzearekin duen konpromisoagatik.

Urriak 12. Ez dugu ezer ospatzeko. Elkarretaratzea, topaldi internazionalista eta musika Irunen

Data: 
Asteazkena, Urria 9, 2024 - 10:20

Urriaren 12an, Guk ospatzeko deus ere ez

Urriaren 12an, Guk ospatzeko deus ere ez.

Abya Yalan 40 milioi pertsona erail zituen genozidio baten hastapenak ospatu? Azal zuridun kapitalisten nagusikeriarekin bat egin? Konkistatzaileek emakumeen kontra baliatu zuten bortxa sistematikoak zuritu? Euskal Herria okupatzen duten indar polizialekin poztu? Pilarika, Guardia Civil-aren eta Hispanitatearen Ama Birjina goraipatu?