
17:30etan Ostomila taldeak "Baleazaleak" txotxongilo ikuskizuna eskeiniko du Auzo Lokalean. Ondoren Roberto eta Miguel plazatxoan 18:15etan txokolatada, 18:30etan "Altxorraren bila" jolasa, 18:45etan "Txistorra-potea" eta 19:30etan "Babarrunba" taldeko kontzertu ibiltaria izango dira.
Korapilatuz, Bidasoa eskualdeko esku-hartze sozialeko erakunde eta pertsonen gune irekia.- Laugarren urtez jarraian, FIVASCO, Migrantes con derechos eta Korapilatuz elkartuko gara, igande honetan, azaroak 23, Irungo Skate Park-en, Santiagoko Nazioarteko Zubitik gertu, eguerdiko 12etan, pertsonen aldeko oroimen ekitaldi batean, etorkizun hobe baterako bidaian, aurtengo lelopean: Ibilbide seguruak eta harrera duina eskubidez.