Bertso Saioa Kabigorrin. Gipuzkoako herriartekoa Lehen fasea

Non: 
Kabigorri, Peña kalea, Irun-Mosku
Data: 
Osteguna, Otsaila 19, 2026 - 19:30

Kartela

Dagoeneko abian da Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketa, eta beraz, Kabigorriko bertso-saioa ere hemen da.

Kabigorriko lehen saioari otsailaren 19an, ostegunean, ekingo diogu 19:30ean hasita. Bertsotan, Irungo Txingudi B eta Oiartzungo Basandrik taldeak arituko dira.

Bertsolariak: Adrian Arruti Bernadet, Abel Zabala Elizazu, Iñigo Ugarte Azurmendi, Kattalin Arabolaza Palomo, Egiar Otegi Torres eta Karlos Aizpurua Etxarte.

Gai jartzen berriz: Anne Izagirre eta Aitzol Goikoetxea.

Gogoan izan Kabigorrik aukera ezin hobea eskaintzen duela behin saioa amaituta afaltzen geratzeko ere.

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, ostegunera arte!

Etiquetak: