Eskandalo 2 Badator!

Non: 
Lakaxita
Data: 
Larunbata, Abuztua 30, 2025 - 15:00

Eskandalo Lakaxita

Lakaxita.- Iaztik, urte osoan zehar elkarlanean, harremanak estutuz aritu gara Murdefrappe Lapurdiko kolektiboko kideak eta Lakaxitako asanbladakoak. Plazer eta ilusio handiarekin aurkezten dugu II. ESKANDALO LAKAXITA jaialdia. Abuztuak 30, larunbata.

Maitasun handiakin, 15:00-06:00 arte, musika, show, marmitakoa, jai giroa izan eta Palestinar herriarekiko babesa erakutsiko dugu.

Sarreraren prezioa 8€-koa da, baina nahi duenak 15€ ordaindu ahalko ditu eta bertatik 7 euro Palestinaren erresistentzia indartzera bideratuko da. Bestela ere ekarpen ekonomikoa egiteko modua egongo da.

Jantzi dezagun Lakaxita gorri, berde, beltz eta txuriz. Gora herri askeen borrokak!

Egitaraua:

(Sound Systema egongo da)

  • 3Headmamba eta trixak
  • Michel Hacala
  • Siwanaba
  • Gasthem
  • Cheikha
  • Ofensa
  • Kotoi
  • Malesa
  • Babe Roots
  • La Diabla
  • Allusion

Etiquetak: