Sare eta Etxerat.- Urriko azken ostiral honetan ere badugu zer esan eta zer hausnartu, herri honetan bizitako gatazkak utzi dizkigun ondorioven konponbideari dagokionean, pasa den asteburuan Sarek Bilboko Euskalduna Jauregian antolatutako II. Konferentzian ¡kusi eta entzun genuen
Ezin da gehiago luzatu. Hori izan zen konferentzia honetan agerian geratu zen mezua.
Izan ere, azpimarratzen ari garen bezala, ETAk bere jarduera amaitutzat eman zuenetik ia 15 urtera, oraindik orain, ondorio batzuk korapilatuak arraitzen dute. Ez da hori nazioarteko beste hainbat herrialdetan eman diren gatazken logika, bake prozesu baten ondorioz, sufrimendua eragiten zuten ondorioak konponbidean jarri zirelako, Euskal Herrian ez bezala.
Hemengo prozesua bestelakoa izaten ari da eta esan beharra dago hainbat eragile eta norbanakoren ahaleginak ekarri gaituztela honaino. Baina konferentzian agerian geratu den bezala, borondate politikoa behar da behin betiko konponbide bat emateko. Eta urratsak denok eman behar ditugu. Oinarri politikoak dituen gatazkak konponbide eta borondate politikoak behar ditu.
Preso, ¡heslari eta deportatuen auziak konponbide azkar bat behar du. Nahikoa da horretarako salbuespen lege eta politikak alde batera uztea. Egun zigorrak betetzen ari diren 125 euskal presoetatik 66 dira zigorrak erregimen irekian betetzen ari direnak, hau da, egunerokotasunean kalea zapaltzen ari direnak. Honek, euskal presoen erdia egunerokotasunean kalea zapaltzen ari dela esan nahi du.
Hala ere, beraien zigorrak erregimen itxian betetzen ari diren presoen kopurua zehazten duen zifrak, are txikiagoa beharko luke beste edozein arrazoirengatik espetxean dagoen edozeini aplikatzen zaizkion lege eta espetxe politikak aplikatuko balitzaizkieke euskal presoei. Izan ere, salbuespen lege eta espetxe politika horrek sufrimendu izugarria utzi du eta uzten ari da. Horren adibide, 2022.urterarte, 32 urtez espetxean, baldintza gogorretan izandako Jakes Esnal datorkigu gogora, duela egun batzuk utzi gintuen euskal preso ohia. Haren familia eta lagunei gure babesa eta maitasuna adierazi nahi genieke. Zer esanik ez, oraindik orain erbestean jarraitzen duten 14 ¡heslari eta 3 deportaturen egoera. 15 ¡heslari ziren urriaren hasieran. Martin San Sebastian, 46 urtez haren jaioterritik urrun zegoen ¡heslariak, gaixotasun baten ondorioz Venezuelan eman du bere azken arnasa. Gure doluminak eta besarkada haren familia eta lagunei ere.
Ezin da gehiago luzatu. Salbuespena ezin da gehiago luzatu, sufrimenduak ezin dira gehiago luzatu eta konponbidea, bakea eta elkarbizitza behar bat dira gure herriarentzat.
Eta biktima guztiak ere bai. Hori izan zen pasa den larunbateko konferentziak utzi zigun beste ikasgai bat. Biktima guztien egia, aitortza, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermea. Elkarbizitzara jauzi egiteko ezinbestekoak. Izan ere, Euskal Herrian elkarbizitza ez da ahazturaren emaitza izango, aurrera egiteko borondate partekatuarena baizik; harresiak zeuden tokian zubiak eraikitzetik etorriko da, korapiloak zeuden tokian askatzetik, besteari aitortza ematetik, norbera izateari utzi gabe.
Zeregin horretan denok dugu gure tokia, eta gaurko elkarretaratze honetatik, lan horretan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Ezín da gehiago luzatu leloarekin hitzordu garrantzitsu bat dugu datorren urtarrilaren 1l0ean Bilbon eta berri zein eskualdetan hasi da auzolana. Berriz ere milaka izan gaitezen herritar aktibo, elkarbizitzaren, bakearen Zein preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen aldeko auzolan erraldoian.

