Chocolate Remix Lakaxitan

Non: 
Lakaxita Gaztetxea, Anaka kalea, Irun
Data: 
Osteguna, Maiatza 28, 2026 - 20:00

Chocolate Remix

Lakaxita.- Reggaetoia, denbowa edo guaracha pista lehertzaileak, kunbia, baile funk edo perreo sentsuala: Chocolate Remix-ek lirika elokuenteaz eta erritmo latinamerikar kluberoekin gorputza piztu eta zuzenekoan, katarsia, desira eta komunitatea sortzen ditu.

Chocolate Remix-ek begirada queer transfeminista batetik reggaetoiaren imaginario sexuala birmoldatu du. Eta haien "Ni una menos" kanta Argentinan eta mundu mailan feminismoaren himno bilakatu da.

Taldeak bere osotasunean show leherkari, eszeniko eta sexya (inoiz ez sexista) aurkezten du, perreatzen, izerditzen eta gozatzen den antifaszismoa aldarrikatuz!

 

Etiquetak: