AEKk “Korrikaren 12. Eguna” abiatu du: euskararen aldeko konpromisoa Korrikatik harago

Non: 
AEK, Legia kalea, 6, behea, Irun
Data: 
Asteazkena, Apirila 22, 2026 - 17:00 -tik 18:00 -ra
Antolatzen du : 
AEK

24. KORRIKA_12_EGUNA-ESKOLA BATDOAN

Korrika amaitu ondoren ere euskararen aldeko lanketak jarraipena izan dezan, AEKk “Korrikaren 12.Eguna” izeneko ekimena jarri du martxan. Helburua argia da: Korrikak piztutako ilusioa baliatzea eta herritarrak euskararen erabileran eta ikaskuntzan pauso berriak ematera gonbidatzea.

Kanpainaren leloa, “Euskara gara... ETA IZANGO GARAI, etorkizunera begirako mezua da, eta euskararen normalizazioan eragiteko konpromisoa azpimarratzen du. AEKk nabarmendu du benetako lanketa eta konpromisoa Korrika igaro ondoren datorrela, eta horregatik, ekimen honek Korrikaren 11 egunetatik harago joatea du xede.

Ekimen honen baitan, AEKk bi jarduera nagusi antolatu ditu. Alde batetik, “Eskola bat doan” ekimena: apirilaren 22an, euskaltegi guztietan, hasierako mailako doako eskola bana eskainiko da, euskararekin lehen harremana izan nahi duten herritarrei zuzenduta. Irunen, bi ordutegi eskainiko dira: goizez (10:00-11:00) eta arratsaldez (17:00-18:00).

Bestetik, maiatzaren 21ean, mintzodromoak antolatuko dira, euskararen erabilerari bultzada emateko eta erabilera espazioak sortzeko helburuarekin.

Mintzodromoak euskararen erabilera sustatzeko gune irekiak izango dira: euskaldunak elkartu, elkar ezagutu eta giro atseginean euskaraz aritzeko topaguneak. Oraingoan, gainera, euskararen erabileraren eta egoeraren inguruan hausnartzeko aukera ere eskaini nahi da, norbanakoaren egunerokotik hasi eta gizarteko esparru zabalagoetara arte. Horrez gainera, Hikaz aritzeko espazioa ere izango da, jazko Hikadromoari jarraipena emateko asmoz, eta euskaltegiko HIKA taldeari nahiz bidasotarrei espazioa eskainiz..

AEKk azpimarratu nahi du ekimen bauen bidez, euskararen pizkunderako ekarpena egin nahi duela, eta gainerako eragileak ere norabide berean pausoak ematera gonbidatu ditu. Mintzodromoei buruzko xehetasunak datozen asteetan emango dira ezagutzera.

Eskola bat doan” ekimenean parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete kartelaren QR kodearen bidez edo zuzenean euskaltegiarekin harremanetan jarrita (irun@aek.eus / 688 746 633).

AEKk herritarrak ekimenetan parte hartzera animatu nahi ditu, euskararen munduan murgiltzen jarraitzeko.

Euskara gara, ... eta IZANGO GARA!

Etiquetak: