
Dagoeneko abian da Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketa, eta beraz, Kabigorriko bertso-saioa ere hemen da.
Hondarribiko Gaztetxean dabiltzanak botako dituztenez, bertako dinamizatzaileek bertso saioa antolatu dute heldu den ostiralerako. Martxoaren 6an izango da saioa eta iluntzeko 20:00etan hasiko da. Bertan ariko dira kantuan, Jon Gurrutxaga azpeitiarra, Aitor Sarriegi beasaindarra eta Egoitz Zelaia hendaiarra. Gaztetxean egitea aurreikusi duten arren, aldez aurretik kaleratuko balituzte, Olagarro elkartean egingo lukete saioa.
Badator aurtengo hirugarren Kabigorriko bertso-gaua ere, ikasturteko seigarrena. Martxoaren 5an izango da 19:30ean hasita. Bertan ariko dira kantuan Nahikari Gabilondo zarauztarra, Aitor Sarriegi beasaindarra, Iñigo Ugarte irundarra eta Ane Zuazubiskar arrasatearra. Saioaren gidaritza Gotzon Aizpiolea irudarraren esku egongo da. Hilero legez, saioaren aurretik bertso jarriak izango ditugu, honakoan Xabier Isasi hondarribiarraren bitartez.
Badator aurtengo bigarren Kabigorriko bertso gaua ere, ikasturteko bosgarrena. Otsailaren 6an izango da 19:30ean hasita.
Bertan ariko dira kantuan Abel Zabala irundarra, Jokin Bergara eibartarra, Maider Arregi oñatiarra eta Iñigo Mantzizidor "Mantxi" zarauztarra. Saioaren gidaritza Iñigo Ugarte irudarraren esku egongo da. Hilero legez, saioaren aurretik bertso jarriak izango ditugu, honakoan Garbiñe Beraetxe hendaiarraren bitartez.