Emeki elkartea.- Emakumearen astea, emeki elkarteak 1993tik antolatzen duen emakumearen ahalduntze astea da. 33 urte hauetan, aste berezi honen barruan, genero ikuspegitik hitzaldiak, tailerrak, erakusketak… antolatu izan dira Hondarribiko Udalarekin, herriko eragile eta elkarteekin elkarlanean, Emekitik ezinbestekoa iruditzen zaigulako sarean lan egitea, elkarrekin lan eginez egitarau zabalagoa eta anitzagoa antolatzeaz gain kolektiboki lan eginez gizarte-loturak ere indartzen direlako. Egitarauari dagokionez, aurten ere haur, gazte zein helduei zuzendutako ekintzak antolatu dira martxoaren 2tik 13ra arte.
Nabarmendu nahiko genuke aurtengo ekintzetatik aipagarriena Hondarribiko Txokoak liburuaren aurkezpena, datorren martxoaren 3an egingo dena Arma Plazan eguerdiko 12:00etan. Artearekiko errespetua eta miresmena duten Emekiko emakume talde batek egindako lan handiaren emaitza da.
Hondarribia Marlaxka Xake Klubari, Hondarribiko udal liburutegiari, Emekiko pala eskolan astero entrenatzen dabiltzan palistei, herriko hiru ikastetxeei, Papillon zine clubari, Udaleko berdintasun alorrean lanean dabilen Sara Del Rio Loiarte berdintasun teknikariari eta Hondarribiko udalari bihotzez mila esker aurten ere elkarrekin egitarau zabala prestatzea lortu dugulako.
EMAKUMEAREN ASTEA
- 2.... XI Emakumeen ake Ttopara, 18:00, Kasino Zaharra.
- 2-8.... Martxoak 8ko Kartel Erakusketa, Arma Plaza.
- 3.......
- 12:00: “HONDARRIBIKO TXOKOAK” liburuaren aurkezpena, Arma Plaza.
- 17:00: Ipuin kontalaria, Maite Franko Castro, 4-7 urteak, Emeki Elkartea.
- 17:00: Literatura landatzen, Udal Liburutegia.
- 5....... “Etorkizuna andre zaharren gorputzetan jokatzen ari da”, M2 Luz Esteban, hitzaldia, 19:00, Kultur Etxea.
- 6....... Sare Morea Osatzen, ikastetxeekin, 11:00-13:00, Martxoak 8 Plaza.
- 7.......
- 9:30-13:00: Bixi-bixi, pala topaketa, Jostaldi frontoia.
- 19:00: “Akelarre”, filma, Itsas Etxea Auditoriuma.
- 8.......
- 11:00-13:00: Manifestazioa, Hendaia-lrun-Hondarribia.
- 18:30: “Una canta, la otra no”, Agnés Varda, filma, VOSE, Polborina.
- 9........ Emakumeak Xake Mahai Gainean”, Eihartze Buiza Prieto, kolokioa, 19:00, Kasino Zaharra.
- 13..... "No apto para cobardes”, Nuria Silván Miracle, dokumentala, 19:00, Kultur Etxea.

