Bidasoko 170 emakumetik goiti errepresioa bizi izan dute 36ko altxamenduaren ostean eta Frankismoaren lehen aroan
Kepa Ordoki MHB elkarteakAbuztuaren 15ean omenaldia egingo zaio emakume errepresaliatuari Pikoketan Errepresio kasu ezberdinak web gune batean egongo dira kontsultagai “Izan zirenak eta izango direnak gogoan” dibulgazio proiektuan emakumeak jasandako 171 errepresio kasuri zabalpena emango dio Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak. Fusilaketak, atxiloketak, erbestea edota jazarpen ideologikoa bizi izan zuen emakumeak 1936 eta 1945 urteen artean Bidasoan.