Abotsanitzek Lesboserako laguntza eskatu du
Abotsanitz.- Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakunde gipuzkoarrak Greziako Lesbos irlan abian duen proiektuarentzako diru laguntza bat eskatu dugu gaur Hondarribiko Udalean. Irailaren 9an Greziako Lesbos irlako Moria kanpalekuak su hartu zuen, koronabirusaren hedapenaren aurrean erakundeen erantzun ezaren kontrako protesten ondorioz. Sugarrek erabat kiskali zuten kanpalekua, bertan bizi ziren milaka errefuxiatuak kale gorrian utziz.






AIZA! aldizkariaren 7. zenbakia aurkeztu dugu gaur. Aurreko zenbakien helburu eta filosofiari eusten badio ere, nolabaiteko jauzia eman du zazpigarren zenbaki honek, batez ere kolaboratzaile kopurua kontuan izanik. 2016an argitaratu genuen lehen zenbakia eta dagoeneko 50 kolaboratzaile baino gehiagok jarri dute euren aletxoa. Azken zenbaki honetan hogei lagunek parte hartu dute, aldizkariko lan taldeko kideez gain.
Abotsanitz.-Hondarribiko Udalak 38.722.323,45 milioi euroko aurrekontua onartu zuen 2019an