Abotsanitz.- Ilegala zela esan genuen, baina ez ziguten kasurik egin. Hiri Antolamendurako Plan Orokorrari jarritako zazpi helegiteetako baten sententzia ezagutu dugu, eta ziur gaude beste sei helegiteenak ere antzerakoak izango liratekeela. 2017 urtean esan genuen hau gertatuko zela, dokumentua irregulartasunez beteta zegoela, eta halere Txomin Sagarzazuk aurrera jarraitzea erabaki zuen. Denetarik esan ziguten, gezurretan ari ginela, manipulatzaileak ginela, herriaren kontra ari ginela, erotuta geundela... Orain, epaileak arrazoia eman digunean, nor da gezurtia, nor da manipulatzailea, nor dago herriaren kontra?
Abotsanitzek Patximoskeneako obraren kontrol jarraitua eskatu du, udal zerbitzu teknikoek 2019an salatutako irregulartasunen antzekoak antzeman eta gero. Dirudienez, Vusa eraikuntza enpresak baimendutako proiektua eraldatu du etxebizitzak eta trastelekuak elkartzeko, lurzoruaren eraikuntza maila gaindituz eta suteen aurkako babesa ahulduz.
Abotsanitz.- Herri Kanta Jaialdia udaran antolatzeko proposamena egin du Abotsanitz Udal Taldeak aste honetan, pandemiak eragindako neurrietara egokituta. Jaialdia hiru eszenatokietan burutuko litzateke aldi berean, eta talde guztiek hiruretan abestuko lukete. Horrela, jaialdia jarraitu nahi duten guztiek izango lukete horretarako aukera.
Abotsanitz Udal Taldeak 2017tik onartutako lan eskaintzak gauzatzeko eta udal langile zerrendan dauden hutsuneak betetzeko exijitzen dio udal gobernuari.
Koronabirusak lurrikara eragin du gure gizartean, arlo sozialean bezala, baita ekonomikoan ere. Inork ez daki zein bilakaera izango duen eta, horregatik, goiz da pandemiaren ondorioak epe luzerako begirada batekin aztertzeko. Nolanahi ere, erakunde publikoak normaltasunera bueltatzeko prestatu behar dira, herritarrek administrazioarekin duten harreman zuzena berreskuratu dezaten. Honetarako ezinbestekoa da.
Abotsanitz Udal Taldeak kultur arloko hainbat proposamen egin ditu, koronabirusari aurre egiteko itxialditik ateratzen garenean abian jartzeko. Hondarribiko Udalean ordezkatuta dauden alderdiak udalerriko ekonomia pizteko diru-laguntzak eztabaidatzen ari dira asteotan, eta eztabaida horretan txertatzeko proposamenak dira. Kultur leherketa bat da proposatzen duguna, hori bai, jende pilaketarik eragingo ez lukeen hainbat kultur arlotako ekitaldi multzo zabal bat.