Abotzanitz

Euskara

Abotsanitzen zerrenda osoaren aurkezpen ekitaldia-gonbidapena

Data: 
Ostirala, Martxoa 31, 2023 - 19:00
Non: 
San Pedro Kalea, Hondarribia
Antolatzen du : 
Abotsanitz

Zerrendaren aurkezpen ekitaldia

Abotsanitz.- Abotsanitzek 2023ko hauteskundeetarako aurkeztuko duen zerrendaren aurkezpen ekitaldia egingo du ostiral honetan, Martxoak 31, gure portuko lokalaren azpian, arratsaldeko 19:00tan.

Kasino Zaharra: dena herriarentzat, baina herria gabe

Kasino zaharra Hondarribia

Abotsanitz.- Abuztuaren 30an Kasino Zaharreko juntakideek emandako prentsaurreko batean hurrengoa adierazi zuten: “Asko kostatu zaigu kasino zaharra zabaltzea baina argi utzi nahi dugu ez dela juntaren errua izan.” Bertan azaldu zuten itxaronaldia luzeegia egin zitzaiela, eztabaida asko eta atsekabe asko ere izan zituztela eraikinaren itxiera zela eta.

Sagarzazu alkateak ezkutatu egin du uztailean kirofanoen obra baimendu zuela

Kontzazioa Hondarribia

Proiektua martxotik Hondarribiko Udalean dagoela jakin du aste honetan Abotsanitzek

Abotsanitz.- Uztailaren 28an Bidasoa Ospitaleko bloke kirurgikoa eraberritzeko obretarako lizentzia eman zuen Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkateak. Abotsanitz Udal Taldeak aste honetan izan du horren berri, eta Osakidetzak iazko martxoaren 4an erregistratu zuela Hondarribiko Udalean obraren proiektua, xehetasun guztiak azalduz. Alkateak informazio hau ezkutatu egin die zinegotziei, komunikabideei eta herritarrei.

Elkartasuna ez da lehentasun Hondarribiko EAJrentzat

imagen

Abotsanitz.- Bidasoko hainbat Gobernuz Kanpoko Erakundek (GKE) komunikabideetan oharra zabaldu dute Hondarribiko udal gobernuaren aurrean bizi duten “babesgabetasun egoera” publiko eginez. Iaz ez zen elkartasun diru-laguntzen deialdirik egin eta udal gobernuak 2021eko udaberrian bi urteetakoa egingo zela ziurtatu zuen. Baina aste honetan jakin izan dugu 2019ko prozedura oraindik itxi gabe dagoela.

Orriak

RSS - Abotzanitz-rako harpidetza egin