Abotsanitz.- Muliate eremuko legez kanpoko duplexen inguruko hiru idatzizko eskaera erregistratu ditu Abotsanitz Udal Taldeak azken astean. Herritarren zenbait salaketen ondorio dira egin ditugun eskaerak eta honako partzelei buruzkoak dira: 5.7 Muliate, 5.11 Saindua partzelako 6. lurzatia eta Tximista kaleko Patximoskenea urbanizazioa.

Abotsanitz.- Abotsanitz Udal Taldeak udal tasa eta zergen jaitsiera aldarrikatuko du urriko ohiko osoko bilkuran. Covid-19aren pandemiak eragindako atzeraldi ekonomikoaren eraginez KPIaren jaitsiera aurreikusi da. Hori horrela, udal zergak gutxienez indize horren jaitsiera adina murriztea eskatuko du Abotsanitzek. Hortik gorako edozer, herritarrentzat zergak igotzea suposatuko luke, eta egungo egoeran onartezina litzateke.
Hondarribiko oposizioko hiru udal taldeok (Abotsanitz, PSE-EE eta EH Bildu) abstenitu egin ginen atzoko osoko bilkura barruko Berdintasun Planareren bozketan. Urtetan eskatu dugu Berdintasun Plan bat Hondarribirako, eta horregatik ezin genuen kontra bozkatu, oso garrantzitsua delako berdintasun politikak ezartzeko balioko duen dokumentu bat edukitzea. Baina, era berean, ezin genuen alde egin, ziur gaudelako berdintasun teknikaririk gabe eta departamentu propiorik gabe, Hondarribiko gizon eta emakumeen arteko I. Berdintasun Plana ez dela eraginkorra izango.