Kolektibo sozialek eta udal-ordezkariek salatzen dute Astigarraga eta Irun arteko AHTaren proiektuari bultzada berria emanez bikoiztu egiten direla

Eskualderako aurreikusitako azpiegitura berrien inpaktuak. Elkarte ugarik bat egin dute agiri honekin. Hamarnaka lagun elkartu dira prentsaurrekoan.
Donostialdea, Oarsoaldea eta Bidasoako kolektibo sozialek, udal-ordezkariek eta auzo-elkarteek prentsaurrekoa egin dute gaur, Irungo udaletxearen aurrean, Astigarraga-Oiartzun-Lezo arteko AHTaren tarteak zein Iparraldearekiko Biriatuko lotura egiteko proiektua salatzeko. Bultzada berria eman nahi dioten proiektu horren eraginez, azpiegitura berriek ekarritako inpaktuak bikoiztuko dira Irun, Lezo, Oiartzun, Orereta-Errenteria, Donostia, Martutene eta Astigarragan zein bertako auzoetan. Horregatik bildu gara, hain zuzen ere, gure kezka agertzeko eta azpiegitura-plan agresibo hori bertan behera utz dezaten exijitzeko, sekulako kostu ekologiko, ekonomiko eta soziala ekarriko baitio eskualdeari. Prentsaurrekoan Iparraldeko CADE ingurumenaren defentsarako koordinadorako ordezkari batek ere hitza hartu du beren atxikimendu osoa adierazteko.

AHTren aurkako Donostialdea, Oarsoaldea eta Bidasoako taldeak.- AHTren aurkako taldeek Astigarraga eta Irun tarteko egitasmoaren bultzada berria salatu eta “Euskal Y”-a mugarekin lotuko duen proiektu berriak eskualdean trenbide azpiegiturak eta kalteak bikoiztu egiten dituela salatu dute.