AHTren Astigarraga-Oiartzun-Lezo proiektuari alegazio aurkezpen kolektiboa egiteko deitu dute
Donostiako eta Oarsoaldeako AHTren aurkako taldeek.- Donostiako eta Oarsoaldeako AHTren aurkako taldeek deituta, egunotan informazio publikoan dagoen AHTren Astigarraga-Oiartzun-Lezo proiektuaren (Ikerketa Informatiboa) aurkako alegazio aurkezpen kolektiboa eta AHTa salatzeko elkarretaratzea egingo da datorren apirilak 13 astelehenean.

EH Bildu.- Frantziako gobernuak eskatutako txosten batek aurkako iritzia eman du Bordele-Tolosa eta Bordele-Dax tarteak eraikitzearen harira.
EH Bildu.- Joan den astean Gasteizko Legebiltzarrean adituek adierazitakoa indartzera dator Batzordea: ez dago Araba, Bizkaia, eta Gipuzkoako Abiadura Handiko Trenaren errentagarritasuna frogatzen duen txostenik. EH Bilduk Lakuaria exijitu dio berehala egin dezala azterketa hori.
AHT Gelditu! Elkarlanak deituta protesta egin dute hamarnaka lagunek Kursaalen AHT eta proiektu txikitzaileak gelditzea eskatzeko. Mugitu! Mugimenduko kideek Urkullu lehendakariaren hitza-hartzea eten dute bestalde.
kaxo entzuleok!!!! AHTko Amagoia kideaekin izan gara solasean Hernialdean eragindako zuloaren inguruan. Horren ostean, Iragorrik Kurduen inguruko kokapen bat in digu eta bukatzeko, beti bezala, geure Ezker gantxoa. AMA LURRA DEFENDA DEZAGUN!!! GORA KURDISTANgo borrokalariak!!!
Auzitegi Goren espainiarrak Barcina tartakatzeagatik epaituriko lau pertsonen aurkako epaia berretsi eta gero, Mugitu! Mugimenduak, hauxe adierazi nahi du:
Mugitu! Mugimendua.- Mugitu! Mugimenduak deituta, hamarnaka lagunek AHTren aurkako protesta-kalejira egin zuten ostegunean Donostian Jaurlaritzak Miramar jauregian ospatu ohi duen urteko lehen gobernu-kontseiluaren aurrean azpiegitura xahutzaile eta txikitzaile horrekiko arbuioa adieratzeko.