Aste Internazionalista 2017: PALESTINA
Ekainak 13an arratsaldeko 18:30tatik aurrera PALESTINA-ko herriaren egoera ezagutzeko aukera paregabea izango dugu Irungo Hazia Kultur Elkartean.
- Gehiago irakurriAste Internazionalista 2017: PALESTINA -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko

Apirilaren 17a,
Lehenik eta behin gogora ekarri nahi ditugu deserrian dauden euskal preso, iheslari eta deportatu politiko guztiak. Guk babesa, elkartasuna, miresmena eta maitasuna helarazten dizkizuegu. Maite zaituztegu! Kalean nahi eta behar zaituztegu.
San Valentin. Gazteriaren zati handi batek antsietatez bizi omen duen eguna da. Bikote gabe igaroko dutelako batzuek, zer oparitu ez dakitelako besteek, tontakeria bat iruditzen zaien arren, antzerkian parte hartzera behartuta sentitzen direnak…
Azken lau urteotan egindako lanaz hausnartu, bidea birpentsatu eta etorkizuneko urratsak zehazteko jarri genuen martxan urrian Inurritegia Kongresu prozesua, gazte estrategia berregokitu eta antolakundea indartzeko asmoz. Herri eta auzoetan prozesuaren aurkezpenak egin ondoren, ponentzia irakurri, bozkatu eta eztabaidatzeko fasea ireki dugu.
Herri Kurduak pairatzen duen egoeraren aurrean, errepresioa, gerra, zapalkuntza.... abenduaren 17an manifestazio nazionala egongo da Bilboko plaza Eliptikotik 12:30tan.
Jarraian duzuen bideoan Moira Millan kazetariak Francisca Linconao Machi-aren alabari eginiko elkarrizketa duzue. Temuko kartzelan ezagutu zuten Francisca Moira-k eta Eduardo Latino kazetariak, ezin izan zuten topaketa grabatu ezta argazkirik atera ere, erregistroan material guztia kendu zietelako sartu aurretik. Egoera tamalgarri honen lekukoak izan ziren, nola Txiletar gobernuak ama lurraren aldeko borrokalari ausart baten kontrako neurriak hartzen dituen, Txiletar gobernuaren herraminta legalak erabiltzeagatik dago preso, herri maputxea defendatzeagatik.