Eraso sexisten aurrean, atera zure bibotea!!
http://aterazurebibotea.wordpress.com/ blog-a martxan dago jada eta pixkanaka fotokolean ateratako argazkiak igotzen joango gara! Bilatu zurea!! Oraindik ez baduzu argazkia egiteko aukerarik izan, lasai!! Ekainak 28an ere Urdanibia plaza inguruan egongo gara zure zai!!
- Gehiago irakurriEraso sexisten aurrean, atera zure bibotea!! -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

Irungo jaien usaina heltzen hasi zaigu jada. Lagunak, parranda, jolasak, ospakizuna, barreak eta dibertimenduaren garaia iritsi da. Horrela imajinatzen ditugu jaiak, bai. Baina errealitatean dena ez da hain perfektua. “Festa dezagun gaurdanik geroa” gaur egungo jai ereduaren inguruan egindako dokumental batean, galdera hau botatzen du elkarrizketatu batek: Zergatik pasatu behar dugu batzuk hain gaizki beste batzuek hain ondo pasa dezaten?