Ekologista Martxan y Bidasoaldeko Lagunak.- Duela urtebete Ekologistak Martxan taldeak egungo Recondoko lursaila erostea proposatu zien Irungo Udalari, alderdi politikoei eta auzo-elkarteei.
eguzki.org - Eguzkik eta Bidasoaldeko Lagunek antolatuta, bisita gidatua izan zen atzo goizean Hondarribiko Udalak Zaldunbordan eraiki nahi duen merkataritza-zentro berriak suntsituko lukeen parajera.
Bidasoaldeko Lagunak, Eguzki, N2000.- Gaintxurizketa ondoan dagoen nekazal eremu hau, Jaizkibel mendiaren hegoaldeko hegalean dago, Natura 2000 Sarearen babestuta dauden naturguneen (Jaizkibel, Aiako Harria eta Jaitzubia‐Txingudi). Gune honetan zaborren erraustegi bat egin nahi izan zuten, eta gaur egun espekulazio‐proiektu baten xede erakargarri da, non 110 establezimendutik gora, 1.800 aparkaleku eta 11 gasolina‐hornitzaile izango dituen mega merkataritza‐gune bat egin nahi duten. (badirudi hidrokarburoak biltegiratzeko eta banatzeko proiektu bat duela).
Eguzki eta Bidasoaldeko Lagunak.- Ingurumenaren alderdiari dagokionez, plataforman dauden ingurumen-taldeek EAJk osoko bilkuran izan duen jarrerari buruz egiten dugun balorazioa erabat negatiboa da. Txomin Sagarzazu alkatearen adierazpenak hipokresia-ariketa argia dira, errealitatearekin zerikusirik ez duena. Zabortegi zaharraren zigilatzea ingurumen onura gisa saldu nahi izatea, eusten ez den falazia bat da, eta adimena iraintzea.