Interpretzaio-ibilbidea Jaizubiako hariztitik eta paduratik
Bidasoaldean eta Jaizubiako golf-zelaien ondoan, harizti erakargarri eta ezezagun bat dago; zelaiko zuloen artetik iragaten da, eta Jaizubiako padurara garamatza. Harizti heldua da, eta oso ondo kontserbatuta dago. Jaizkibeletik jaisten diren errekak eta zuhaitz altuak ditu, eta baita ereinotzez, zumeez, ezpel-zuhaixkez eta udaberrian kolore ugari eskaintzen dituzten loreez osatutako oihanpea ere.




Ez ohiko bilkuran eta aldez aurretik inolako eztabaida publikorik sustatu gabe, urtarrilaren 7an Irungo Udalak Araso indutriagunean lur zati bat industria kalifikaziotik komertzio kalifikaziora aldatzea onartu zuen, bertan Mercadonako komertzio gune bat altxatzeko.
