Kubarekiko Elkartasun Kontzentrazioa Irunen
BLOKEOARI EZ! IRAULTZARI BAI!
Kuban jazotzen ari diren gertakarien aurrean, irundik ere gure elkartasuna adierazteko elkarrataratzea antolatu dugu. Gogor arbuiatzen dugulako inperialismo ipar-amerikarraren jarrera: Pandemiaren errelaitate gordinari, inperialismoak blokeoaren gogortzea gehitu dio xede bakar batez: Herri iraultzailearen borondatea makurtu eta estatu kolpe bati bide eman.


Hego haizeak albiste txar bat zabaldu zuen aurreko astean gurean eta munduak Karibeko irla txikian du jarrita begirada ordutik. Fidel, gure Komandante maiteak azken hatsa bota du. Komunista, abertzalea, iraultzailea eta internazionalista. Kubako iraultzari eman diozu bizia, eta horrela, munduari egin ahal zenion ekarpenik handiena egin diozu ezbairik gabe. Zure herria lutoan dago egunotan, munduko langileriaren antzera. Baina ez zaude hilik, inoiz baino biziago zaude mundu guztiko iraultzaileon bihotzetan. Zalantzarik gabe, herriak absolbitu zaitu, Fidel!