Aski da! Errepresioaren aurrean desobedientzia!
Abenduaren 11an, Herrialde Katalanetako Ezker Independentistako bost kideren kontrako operazio poliziala egin zuten Escuadra Mossoek. Horietatik bik Madrilen deklaratu behar izan dute. Duela hilabete eskas jakin genuen nola 2012 urteko Greba orokorraren harira ezker independentistako beste 3 lagunek epaiaren zain jarraitzen duten. Kasu honetan ere, Mossoak direlarik protagonistak. Guzti hau, Printzipateko prozesu independentistaren erdian.
- Gehiago irakurri Aski da! Errepresioaren aurrean desobedientzia! -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko

Herri Kurduak pairatzen duen egoeraren aurrean, errepresioa, gerra, zapalkuntza.... abenduaren 17an manifestazio nazionala egongo da Bilboko plaza Eliptikotik 12:30tan.
Pasaden Abenduaren 3an ezkerreko eragile ezberdinek Fidel Castro omendu genuen.
Dagoeneko bi hilabete igaro dira pasa den irailaren 25ean Eusko Legebiltzarrerako haustekundeak burutu zirenetik. Denbora tarte honetan alderdi politiko ezberdinek euren legebiltzar taldeak osatzen ikusi ditugu, gobernua osatzeko aliantzak egiten saiatu dira eta programa eta proposamen politiko ezberdinak komunean jarri dituzte.
Kubako iraultzaren komandante buruak utzi gaitu. Agur eta ohore Fidel, garaipenean aurkituko gara!
Inperialismoaren aurrean gogor eutsi zenuelako, AGUR ETA OHORE FIDEL!!! Gora Kubako iraultza!!
Feminizidioa emakumeon aurkako indarkeriaren alderik bortitzena da, izebergaren punta, alegia. Feminizidioak emakume eta gizonen arteko desoreka estrukturalean du oinarria, eta gizonek indarkeria matxistaren bidez sistemak elikatzen duen emakumeen aurkako diskriminazio eta jazarpena erreproduzitzen dute. Marcela Lagarde feminista mexikarrak Ciudad Juarez-eko emakumeen desagerpen eta erailketa masiboak salatzeko erabili zuen feminizidio terminoa lehen aldiz eta geroztik emakumeon aurkako indarkeria oro barnebiltzeko erabili eta zabaltzen ari da. Hitzaren edukia, baina, tamalez emakumeon eguneroko ogi izan da patriarkatuaren hastapenetatik.