(KONTZENTRAZIOA) Euskal Herria Catalunya-rekin, Espainia Herrien kartzela!!!
Catalunya-ko herriari elkartasuna adierazteko, Irailak 16 larunbata 11:30tan Irungo Epaitegi parean kontzentra. Gerturatu zure estelada eta ikurriñakin. ZABALDU DEIALDIA!!!
Catalunya-ko herriari elkartasuna adierazteko, Irailak 16 larunbata 11:30tan Irungo Epaitegi parean kontzentra. Gerturatu zure estelada eta ikurriñakin. ZABALDU DEIALDIA!!!
Ahotsa.info- Askapenak 30 urte bete ditu eta urriaren 7an eta Berriozarren ospatuko du urtemuga egun osoko egitarau batekin. Denbora guzti honetan, asko izan dira antolakunde internazionalista honetan parte hartu izan dutenak, eta askoz gehiago euren brigada internazionalistekin munduko herrialde ezberdinetara joan direnak. Horietako 3 emakumeekin egoteko aukera izan dugu Askapenaren ibilbideaz eta erronkaz hitz egiteko.
Momentu historikoa bizi dute Herrialde Katalanetan. Hurrengo hilabeteetan, Printzipateko etorkizuna dago jokoan. Datorren urriaren 1erako dago deituta erreferenduma eta hilabete honetan zehar xake partida honetako fitxa guztien posizioak argituko dira Katalunian estatu bat eskuratzeko borroka horretan.
Gaur, Diadaren egunean, gogoratu nahi genuen bi herrien artean egin zen erronka polit eta gogor bat. Portboutik Hendaiara txirrindaz egin genuen guztira 934 kilometro dituen bidea, 28.143 metroko desnibelarekin, 80 ordutan eta 6 ordu soilik lo eginez. Països Catalans-en eta Euskal Herriaren independentziaren alde!!
Ekainak 17an Askapenaren historia ezagutzeko eta Nikaraguako bazkari goxo-goxoa dastatzeko aukera paregabea izango dugu Irungo Hazia Kultur Elkartean.
Ekainak 16an arratsaldeko 18:30tatik aurrera KURDISTAN-eko herriaren egoera ezagutzeko aukera paregabea izango dugu Irungo Moskuko plazan.
Ekainak 13an arratsaldeko 18:30tatik aurrera PALESTINA-ko herriaren egoera ezagutzeko aukera paregabea izango dugu Irungo Hazia Kultur Elkartean.