Azaroaren 25ean mobilizazioa antolatu du Itaiak Irunen

Aurten ere mobilizazioak prestatu ditu Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak azaroaren 25erako, Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunerako, "Indarkeria matxistari aurre egiteko sozialismoa eraiki" aldarri modura hartuta. Hain zuzen, Euskal Herriko 29 herritan deitu dute mobilizatzera Itaiako kideek. Irunen ere mobilizazioa antolatu du Itaiak, 19:00etan Moskun.

Azaroak 25 dela eta, “Emakumeei zuzendutako biolentziaren kontrako nazioarteko eguna”, Euskal Herria Bildutik ezinbestekotzat jotzen dugu esparru politikoan zein herritarren artean eman beharreko adostasuna eta konpromisoa gauzatzea, biolentzia matxistarik gabeko bizitzaren espazio komunak lortu asmoz.